Maiatzaren 26an, ostirala, NGLEOko Bitartekaritza Zerbitzuko bitartekariek, NGLEOk antolatutako eta Ana Carmona abokatuak zuzendutako prestakuntza batean parte hartu zuten.
Prestakuntza hori, zerbitzuko bitartekarientzat eskaintzen den etengabeko prestakuntzaren barruan, teoriko-praktikoa izan da familia-epaitegietan egiten diren prozeduren esparru juridikoari buruz, bai eta indarkeria jasaten duten emakumeen esparru juridikoari eta ibilbide judizialari buruz eta azken horien identifikazioari buruz ere.
